Novedades

Tea Stilton. Mendi hiztuna
Tea Stilton. Mendi hiztuna
Tea Stilton

Kaixo, Tearen Kluba gara!

Sagubonako Unibertsitatean ikasten dugu, eta abenturak eta misterioak maite ditugu. Oso lagun bereziak gara, lagunak baino zerbait gehiago ere: ahizpak! 


Zerbait larria gertatzen ari da Nickyk Australian duen etxaldean, eta Tearen Klubeko neskak Australiaren bihotzeraino joango dira arazoa konpontzeko, beste abentura supersagutiar batean! 

109.00 MXN eBook EPUB Fixed Format
Nork bahitu du makaltxo?
Nork bahitu du makaltxo?
Geronimo Stilton

Nork bahitu du Makaltxo? Makaltxo, Ikaratz familiaren landare karniboro maitea bahitu dute! Beldurnek bila
joateko eskatu dit! Horrela, hilerri atzeko etxe arraro batean bukatu dugu… Ene! Hau istorio beldurkatua!

89.00 MXN eBook EPUB Fixed Format
Arratoi kirasdunaren kasu bitxia
Arratoi kirasdunaren kasu bitxia
Geronimo Stilton

Jasan ezineko kiratsa zegoen Sagurain osoan. Zer ari zen gertatzen? Nire lagun Saltsero eta biok ikertzen hasi eta Arratoi Kirasunen inbasiotik salbatu dugu hiria…

89.00 MXN eBook EPUB Fixed Format
Ametsetako urtebetetzea
Ametsetako urtebetetzea
Ruby Ann Phillips
IGARLE TXIKI BAT IZATEA HANDIA DA GERO!
Krystal Ball naiz. Ikaslea eta igarlea izanik, etorkizuna iragartzen trebea naiz, baina izugarri gaizki daramathorren zain egon beharra? batez ere nire urtebetetze astean! Aurten ametsetako ospakizun bat nahi dut, baina nire azti-dohainak amesgaizto bihurtzen ari zaizkit. Gauza bakar bat dut argi?
ETORKIZUNA DUT ZAIN!
183.17 MXN eBook EPUB
Desamodiozko hogei poema eta adio desesperatua
Desamodiozko hogei poema eta adio desesperatua
Nicolás Zimarro
“Desamodiozko hogei poema eta adio desesperatua” ezintasunaren saminduratik bizitako maitasun eromenaren adierazpen poetikoa dugu. Maitale bakartiak hilobiaren gaua bizi du urrutian. Amets du gogoan. Betirako ihes egin duen olatu baten ustegabeko agurra bilakatu da. Bere maitasun egarria baretzen zuen ezpainen iturritik amapola urik ez duela berriro edango barneratu arte, maitasuna mila ilusio apurtuez zerturiko ameskeria dela ez du ulertuko.
84.49 MXN eBook EPUB
Dino-Mikel eta T.Rexaren erasoa
Dino-Mikel eta T.Rexaren erasoa
Franco Aureliani
Dino-Mikelek T-rex baten arrastoa aurkituko du abentura honetan! Paleontologo ospetsu baten semea denez, Mikel gaztea mundu osoan bidaiatzen aritzen da bere aita dinosauro-bilatzailearekin.Aitak dinosauroen hezurrak bilatzen dituen bitartean, Mikel inguruak esploratzen aritzen da. Eta oraingoan, bizirik dagoen tiranosauro baten arrastoa aurkitu du! Berez ezinezkoa dena bilatzen aritu ondoren, Mikelek neska misteriotsu bat aurkitu du. Badirudi neska horrek badakiela zergatik eta nola iritsi den horra dinosauro biziduna.
157.40 MXN eBook EPUB
Elefante uzkertia
Elefante uzkertia
Jonny Moon
Ez dute gure petrolioa nahi.Ez dute gure ura nahi.Ez dituzte gure bruselazak nahi(egia esan, guk ere ez).Gure mukiak; horratx zer nahi duten!Aj! Nor izan da? Jackek, Oskarrek, Rubyk eta Snivel txakur-robotak ZAKAR estralurtar bat garaitu dute, baina oraindik ere beste hiru geratzen zaizkie. Eta hori ez da oso berri ona, kontuan izanda aurkitu beharreko estralurtarrari puzker usaina baizik ez zaiola gustatzen...Ekin borrokari, zure mukiak galdu nahi ez badituzu!
160.23 MXN eBook EPUB
Misio hilgarria
Misio hilgarria
Max Chase
5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago...Galaxiarteko gatazkan meigwordarrekin bat egin dute Perik eta Dieselek, baina meigwordarren printzea erreskatatzeko misioa hastear daudela, eskari bitxia egin diete aliatuek: sari-biltzaile meigwordar bat eraman behar dute laguntzaile, eta Phoenix ontziko tripulazio-kide batek atzean geratu behar du. Fidatzekoak ote dira meigwordarrak?
160.23 MXN eBook EPUB
Alienak erasoan
Alienak erasoan
Max Chase
5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago...Peri pilotu-kadetea da Galaxiarteko Indarraren Akademian. Espazio-ariketa batean, Lur planeta xiondarren espazio-ontzien mehatxupean dagoela jakin du. Akademiako Diesel ikaskidearekin batera, Peri batailaren erdi-erdian dago orain, eta berak gidatzen du gizakiak inoiz ezagututako ontzi aurreratuena!Lortuko al du etxera bizirik bueltatzea?
160.23 MXN eBook EPUB
Kontuz, zonbiak aurrean!
Kontuz, zonbiak aurrean!
John Kloepfer

Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!. Garuuuunak!!! Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak …

Leer más
183.17 MXN eBook EPUB
Arraioa! Lerdesaurioa!
Arraioa! Lerdesaurioa!
Alan Macdonald
Duela ilargi asko, munstro erraldoi eta beldurgarri batek Urk tribua ikaratu zuen, eta Urk umeak lerdez zikindu eta osorik irentsi zituen. Piztia itzuli egin da, eta Mailuburu Buruzagiak erabaki du Urk bat sakrifikatu behar dutela munstroa urrun mantentzeko. Iggy izoztuta geratu da bere lagunak hezur laburra atera duela ikusi duenean. Baina hezur laburra atera duen neska are harrituago geratuko da Iggy bera salbatzera joan dela ikustean. Lantza batekin eta... sare batekin armatuta...
160.23 MXN eBook EPUB
Iggy, Urk tribuko mutila
Iggy, Urk tribuko mutila
Alan Macdonald

Iggy Urk tribuko kide bat da. Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute. Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkoraerabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz. Eta horrela hasten da istorio hau. Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta (azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.

Leer más
160.23 MXN eBook EPUB
Elementos 1 a 12 de un total de 62
Aviso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.