Leer

Ez gara berdinak baina berdin da
Ez gara berdinak baina berdin da
Severino Calleja Pérez

Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.

79.77 MXN eBook EPUB
Justizia nire esku
Justizia nire esku
Maialen Zubeldia Aranburu
Justizia nire esku liburu honetan ageri diren ipuinak oso gordinak dira, gogorrak, zapore mingotsa uzten dutenak, baina aldi berean biziak, interes handiaz irakurtzen direnak, eszenak zineman bezala atzera eta aurrera egiten dutelarik, ia-ia begiekin ikusteraino. Narrazio hauek gazteentzako eginak direla esango nuke, bertan jorratzen diren gaiak eta kontatzeko era gaurko gazteek gustukoa dutelako. Eta baita ere egilea oso gaztea delako eta bere inguruko gazteek era eta estilo horretako narrazio eta liburuak irakurtzen zituztelako 15-18 urte bitarteko gazte sasoi horretan.
91.48 MXN eBook EPUB
Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua
Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua
Geronimo Stilton
Nostrasagusek iragarri zuen dena, baita Munduaren Bukaerako Eguna ere! Nik eskuizkribua argitaratu nahi nuen, baina Sagurangoko Liburu Azoka egiten zen bitartean, zerbait sinestezina gertatu zen...
89.00 MXN eBook PDF
Tea Stilton. Mendi hiztuna
Tea Stilton. Mendi hiztuna
Tea Stilton

Kaixo, Tearen Kluba gara!

Sagubonako Unibertsitatean ikasten dugu, eta abenturak eta misterioak maite ditugu. Oso lagun bereziak gara, lagunak baino zerbait gehiago ere: ahizpak! 


Zerbait larria gertatzen ari da Nickyk Australian duen etxaldean, eta Tearen Klubeko neskak Australiaren bihotzeraino joango dira arazoa konpontzeko, beste abentura supersagutiar batean! 

109.00 MXN eBook EPUB Fixed Format
Alienak erasoan
Alienak erasoan
Max Chase
5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago...Peri pilotu-kadetea da Galaxiarteko Indarraren Akademian. Espazio-ariketa batean, Lur planeta xiondarren espazio-ontzien mehatxupean dagoela jakin du. Akademiako Diesel ikaskidearekin batera, Peri batailaren erdi-erdian dago orain, eta berak gidatzen du gizakiak inoiz ezagututako ontzi aurreratuena!Lortuko al du etxera bizirik bueltatzea?
160.23 MXN eBook EPUB
Zigarrotxoa ahoz aho
Zigarrotxoa ahoz aho
Kazabon Amigorena, Antton

Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.

114.39 MXN eBook EPUB
Kontuz, zonbiak aurrean!
Kontuz, zonbiak aurrean!
John Kloepfer

Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!. Garuuuunak!!! Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak …

Leer más
183.17 MXN eBook EPUB
Bozateko egunkaria
Bozateko egunkaria
Antton Dueso Alarcón

Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak …

Leer más
114.39 MXN eBook EPUB
Stilton dut izena, Geronimo Stilton
Stilton dut izena, Geronimo Stilton
Geronimo Stilton
Pinky Pick, nire laguntzaile berria kontratatu nuenetik, denetarik gertatu zait: beragatik, Urtezahar gaua Ipar Poloan pasatu behar izan dut, izozmendi baten gainean noraezean, gaztatxo bat bera ere ez nuela gosea berdintzeko, tangoa dantzatzen etengabe...
89.00 MXN eBook PDF
Maddiren ametsak
Maddiren ametsak
Iñaki Zubeldia Otegi
Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.
160.23 MXN eBook EPUB
Maitasuna gazta bezalakoa da
Maitasuna gazta bezalakoa da
Geronimo Stilton
Hegoaldeko Itsasoetara nindoala, itsas bidaia batean, Sagurne Eztijario ezagutu nuen. Maitemindu eta nirekin ezkondu nahi ez zuen, ba!? Nik, ordea, horretarako gogorik ez. Gero, itsasontzitik uretara erori eta uharte bakarti batean agertuko naiz. Nolako abentura… Ai, maitasuna!
89.00 MXN eBook PDF
Utikan hemendik, gaztakirtena!
Utikan hemendik, gaztakirtena!
Geronimo Stilton
Zer ari da gertatzen hemen? Nor da nire itxurak eginez hortik dabilena? Nor da Sagukaria eskuetatik kendu nahi didan alproja lotsagabea? Mila ardi gazta eta erdi! Nola bururatuko zitzaidan halakorik gertatuko zitzaidanik niri...?
89.00 MXN eBook PDF
Elementos 1 a 12 de un total de 62
Aviso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.